6. MAILAKO LANDAREAK

Seigarren mailako ikasleok, garaztatze automatikoa erabiliz, landareak erein eta nola ernatzen diren ikusi dugu. Erein ditugun haziak hauek izan dira: indabak, garbantzuak, txilistak, laranjak, astigarrak eta abar.
    
Ekintza hau andereño Florirekin egin dugu eta informazioa Lengua liburutik atera dugu. Urratsak goiko irudian ikus daitezke eta oso material gutxi behar da: plastikozko ur botila bat eta oihal zati bat.


Oso politak atera zaizkigu, ia guztiak batera ernatu ziren, baina hasieran Olaiarenak aurreratuenak eta altuenak ziren.

Alejandrak hazi pila bat erein zituen eta, denak batera ateratzerakoan, lur guztia altxatu zitzaion. Harrigarriena bigarren asteburutik bueltan izan zen, zentimetro asko hazi zirelako.
GURE LANDAREAK on PhotoPeach

No hay comentarios: